Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para mejorar nuestros servicios y optimizar su navegación.
Al acceder a "www.appticketing.com" está aceptando su instalación y uso en los términos de nuestra política de cookies.
Consultar la política de privacidadConsultar la política de cookies

Aurkezpena

Ongi etorri Lehen Mailako Arretako Pazientearen Segurtasunari buruzko VIII. Jardunaldira.

Beste urte batez, Lehen Mailako Arretako profesionalok elkartu egingo gara, gure alorreko pazientearen segurtasuna aztertzeko, eztabaidatzeko eta hobekuntzarako proposamenak egiteko.

Jardunaldiaren helburua da eztabaida-foro espezifiko bat gauzatzea, Lehen Mailako Arretako pazientearen segurtasunarekin zerikusia duten esperientziak jorratzeko xedez. Oraingoan, sakonago aztertuko dugu bigarren biktimentzako arreta, hots, gertaera kaltegarrietan inplikatutako profesionalentzako arreta.

Aurreko edizioetan bezala, jardunaldia modu bateratuan antolatu dugu elkarte hauek: Asistentziaren Kalitaterako Espainiar Elkartea (SECA), Familia eta Komunitate Medikuntzaren Espainiar Elkartea (SEMFYC), Komunitate Erizaintzako eta Lehen Mailako Arretako Elkarteen Federazioa (FAECAP) eta Lehen Mailako Arretako Farmazialarien Espainiar Elkartea (SECAP). Gainera, aurten beste hauek ere bat egin dute antolaketarekin: Asistentzi Kalitaterako Euskal Batzordea (AKEB), Osatzen (Familia eta Komunitate Medikuntzaren Euskal Elkartea) eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Osakidetzarekin batera. Gainera, Gurutzetako Ospitaleko Gerentziak bere ikasgelak utziko dizkigu Jardunaldia egiteko. Bukatzeko, Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioaren parte-hartzea ere izango dugu, Osasun Publiko, Kalitate eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiaren bitartez.

Pazientearen Segurtasuna/Lehen Mailako Arreta bikoteak ibilbide luzea egin du gure lehenengo jardunaldia Donostian 2008an egin genuenetik, eta, urtero bezala, berriro elkar ikusteko eta ikasteko aukera izango dugu, esperientziak konpartitzeko.

Edizio honetan, bigarren biktimentzako laguntzaren alorrean munduan dauden ikertzaile ospetsuenetako batek parte hartuko du: Missouri Unibertsitateko Susan Scott andreak; ikertzaile honek hasierako hitzaldia emango du, eta bigarren biktimei laguntzeko tailer bat garatuko du. Hitzaldien mahaian, Pazientearen Segurtasunerako Estrategiaren garapenean Osakidetzak izandako esperientzia ezagutuko dugu, Enrique Peiróren hitzetan. Bigarren hitzaldian, Mira Irakasleak eta Lorenzo Doktoreak gidatzen duten taldeak Bigarren Biktimei buruz izandako ikerketa-esperientzia aurkeztuko da. Eta, mahaia bukatzeko, zuzenbidearen ikuspegitik jasoko ditugu ekarpenak, zeren pazientearen segurtasunaren gorabeheren jakinarazpen anonimoaren gaur egungo egoera juridikoa aztertuko baitugu. Hizlaria Asier Urruela Mora Irakaslea izango da, Zaragozako, Euskal Herriko eta Deustuko Unibertsitateen Unibertsitate arteko Zuzenbide eta Giza Genomaren Katedrakoa.

Jarduera horiez gain, lehen mailako arretako profesionalok aurkeztuko dituzuen komunikazioen ekarpenak izango ditugu eta “Lehen Mailako Arretako Pazientearen Segurtasunaren Hobekuntzarako Fernando Palacio” aitortzez baloratuko ditugu. Arratsaldean, berriz, zenbait tailer eskainiko ditugu, eta espero dugu horiekin osatutako programa oso erabilgarria eta erakargarria izatea zuentzat.

Zuen ekarpenak eta presentzia aldez aurretik eskertuta, espero dugu zeuek Bilbon ikustea 2015eko maiatzaren 29an, Gurutzetako Ospitaleko ikasgeletan.

 

Josep Basora

SEMFYCeko Presidentea

Batzorde Antolatzaileko Presidentea